BILBO SANTUTXU JAIAK

Info

Musika jartzea ez zen beti festa eta parranda. Egoera batzuetan ere gogorra egin zitekeen. Saio gutxi dituzunean, baldintzen arabera, plazer haundia suposatzen du zure gustoko doinuak jendeari eskaini ahal izatea, eta jendeak modu positiboan erantzuten badu, are hobeago oraindik. Saio asko dituzuenean berriz, gertatu daiteke, egun horretan gogo askorekin ez egotea, nekatuta zaudelako, gaixo zaudelako edo egun txarra izan dezulako. Nire saioetako gehienetan, lagunekin inguratuta aritzen nintzen (oholtzan edo oholtzatik kanpo :-) Batzuetan ordea bakarrik joan behar izaten nuen, astean zeharreko egunetan eta eguraldiak laguntzen ez zuela. Horrelakoetan, askotan galdetzen nion neure buruari ea zergatik ez nintzen etxean goxo goxo geratzen. Antolatzaileekin hartutako konpromezuak berriz, sakratuak izaten ziren (fededunak ez bagara ere :-) Oso gutxitan egin degu kale saioren batera, nahiz eta osasunez edo gogoz makal egon egun horretan. Gogorra izaten zen ordea.

Astean zehar, gauez, euripean, hotzez, kotxea hartu eta kilometro asko egin behar izatea festetan dagoen herri batean musika jartzeko. Batzuk lortzen dute baina neri kosta egiten zitzaidan ondo ez nengoen egunetan musika ondo jartzea. Garrantzitsua da jendearen giroan murgiltzea (saiatzea behintzat). Kontraste haundia zen, zure herritik atera eta derrepentean jaietan dagoen giro batean murgiltzea, zu ondo ez zauden egunetan. Ekipoa kargatu, deskargatu, muntatu, desmontatu, etab. Eskerrak antolatzaileen aldetik goxotasun gehiena jasotzen genuela gehienetan baina batzuetan, hauek ere nahiko lan zuten beste kontuekin eta bakarrik geratzen zinen... 



Antzeko zeozer gertatu zitzaidan Bilboko Santutxuko jaietan astean zeharreko egun euritsu eta hotz batean musika jartzera joan nintzenean... Horrelakoak, eszepzioak ziren, zorionez :-) 

Eskerrik asko antolatzaileei.